XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun ematen den kontraesana gainditzeko era bakarra izango litzateke.

Hain zuzen, Bernako Hitzarmeneko eta Habitaten Arteztaraueko artikulatuek debekaldien ezarpena eta harrapaketen gelditzea baimentzen dituzten baliabide legalak badituzte; elementu hau kodakaren populazioen berreskurapenerako erabili daiteke.

Bestalde, Bidasoa ibaian mehatxaturiko espezie eta azpiespezieen konzentrazio handiena ematen da hain zuzen: kodaka, izokin arrunta, itsas amuarraina, gobioa eta arrain hiruarantza.

Amuarraina, aingira eta arrain hiruarantza ere kalteberak diren espezie gisa hartzen ditu ICONAk Estatu mailan.

Egoera horretara eraman duten lau faktore egon daitezke elkar eraginean:


- gure herrialdeko ibaien egoera kaotikoa, kutsadura fisiko-kimiko eta organikoari dagokionez;
- habitaten eta ibarren suntsipena eta substratu morfologikoen aniztasunaren desagerpena, oztopo fisikoen eta presen eraikuntzaz gain, espezie horien migrazio eta elikadura-mugimenduetan eragin negatiboa dutelarik;
- urte askotan zehar egon den espezie horien gehiegizko arrantza;
- ibaiak espezie klonatuekin birpopulatzea, eta seguraski kasu askotan birpopulatuarekin batere erlaziorik ez duten beste arroetako aleekin.
Honek eragin handia izaten ari da espezieen garbitasun genetikoan eta aniztasun biologikoan orokorrean ere.

Era berean, egokia izango litzateke babestutako espezieen zerrendetan arrantzagarriak ez diren bost arrainak sartzea: gobioa, ezkailua, mazkar arantzagabea, arrain hiruarantza eta bokaletako zarboa.

Gobioari dagokionez, oso populazio lokalizatua izatea da bere mehatxu handiena gaur egun.

Amuarrain ortzadarraren populazioa ere urria da, baina desagertuta ere ez luke eragin ekologiko negatiborik ekarri beharko, kanpotik sartutako espeziea baita (Iparramerikatik, hain zuzen).

Ale hauek hemen egotearen arrazoietako bat piszifaktoria industrialetatik ihes egin izana da, eta hori gehiago kontrolatu eta arautu beharko litzateke ezinbestez.